Barakaldo datu estatistikoak.

Hemen ageri diren datu estatistikoak Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) taxututakoak dira, legeak herri erakunde horri esleitu baitio Euskal Herriko udalerriei dagokien informazio estatistiko ofiziala egin, eguneratu eta argitaratzeko eskuduntza.

Hona hemen Barakaldo datu estatistikoak: zenbat bizilagun bizi, sortu, hil eta ezkontzen diren; zenbat banku bulego, auto, motor, etxebizitza, langabe, Haur Hezkuntza, HB2, Lehen Hezkuntza, DBHko ikasle eta abar dauden. Gure herriko 200 datu ere agertzen dira, eskualdekoekin, lurralde historikokoekin eta Euskadiko Autonomi Elkartekoekin alderatuta. Badira 1975etik aurrerako datu historikoak ere.

Era honetara, egungo errealitate historikoaz gainera, Barakaldoren bilakera historikoa, bere eskualdearena, lurralde historikoarena eta Euskadiko Autonomi Elkartearena ere aurkeztu dugu, bai eta horrela, udalerriaren eta bere geografi eremun ikuspegi zabal bat eskaini ere.

Barakaldori buruzko adierazle sorta zabala eskaintzen da, eta eskura diren datuen serie historikoa ere kontsultatzeko aukera. Populazioari, familiei, populazio-mugimenduei, lehen mailako sektoreari, eraikuntza eta etxebizitzei, zerbitzuei, enpresa eta saltoki, lan merkatuari, hezkuntzari, euskarari, osasunari eta gizarte-babesari buruzko kontsultak egiten ahal dira.

Kontuan hartu behar da adierazle guztiek ez dituztela eskuragarri urte guztietako datuak. Lauki horian adierazten da, adierazle bakoitzean zer urtetakoak dauden eskuratzeko moduan.

Horrezaz gainera, goiko zabalgarrian ("Lurralde-eremu guztiak") erkidegoko gainerako udalerrietarako irisbidea ematen da.

Bestalde, adierazleen fitxa (egunero eguneratzen diren tasa eta portzentajeetan onarritutako datu estatistikoak) eskaintzen dugu: industria sektorearen garrantzia, eraikuntzan ari den biztanleria, lan-eta langabezi tasak, per capita errenta, hiri-zoruaren ehunekoa, hiri-hondakinen sorrera ... udalerriko 75 adierazle ere gaurkotuak, eskualdeetakoekin, herrialde historikokoekin, Euskal AEkoekin alderatuta.