Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Hiriko soinuak

Hiriko Soinuak Barakaldoko Udalaren proiektu kulturala da, artista musikalak bilatu eta promozionatu, industria musikalarekin lehen hartu emana erraztu eta, orohar, kultura musikala bultzatzeko asmoa duena. Horretarako Euskal Autonomi Erkidegoko bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa antolatu da, Barakaldotik datozen proiektuei arreta eta babes berezia emango diena.

Jokoan dauden sarien artean honako hauek daude: disko profesional baten grabazioa, estatu mailan oihartzuna duten bi taldeekin batera Hiriko Soinuak-ek antolatuko duen jaialditxoan ordainpeko emanaldia eta 2019ko Mundaka Festival-ean jotzeko aukera.

Lerro hauen azpian lehiaketaren oinarriak, izena emateko formularioa eta Hiriko Soinuak-en inguruko informazio guztia aurkituko duzu.