Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

2013/07/08

Alfonso Garcia Barakaldoko Alkate berria

Euskaraz eta gaztelaniaz egindako mintzaldian enplegua sortzea hartu du lehentasun nagusitzat Batasunerako deia egin du eta adostasunak lortzeko laguntza eskaini die udal talde politiko guztiei. Gobernu sozialista berriak dituen lehentasunen artean gizarte politika, Barakaldo "hiri adimentsu" bihurtzea, auzoak eraberritzea, segurtasuna, gardentasuna eta herritarren partaidetza ere badaude.

Alfonso García

Alfonso Garciak gaur hartu du Barakaldoko Alkate berriaren kargua. Gaur goizeko 9.30ean egin den aparteko Udalbatzan 2011ko udal hauteskundeetan boto gehien izan zuen PSE-EE alderdiko hautagaia  -orain arte zinegotzi- izan da izendatua alkate kargurako. Ondoren, karguaren zina euskaraz egin du eta demokraziaren historian bosgarren alkate izendatzen duen makila jaso du. Udalbatzan Juan Carlos Justo zinegotzi sozialista berriak ere hartu du kargua..

Garcia, Barakaldon jaioa da, 1964ko martxoaren 12an, ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu (alaba bat eta seme bi).  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko karrerako funtzionarioa da eta prestakuntza akademiko zabala du, besteak beste,  honako ikasketak hauek ditu: EHUko Geografia eta Historia lizentziaduna, Oviedoko Unibertsitateko Lan Harremanetako Graduko diplomaduna, Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikari-tituluduna eta Euskal herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Saileko doktoregaia. 1995. urtean abiarazi zuen udaleko ibilbide politikoa, eta harrezkero, erantzukizun ugari izan ditu.

>> Jatorrizko testua